La
Mona Lisa edo Gioconda izenez ezagutzen den koadro
ezin famatuagoa, Leonardo Da Vincik marraztu zuen 1.503. urtean. 97x53cm
neurtzen du. Pariseko Lourve museoan dago kokatua. Mundu osoan da ezaguna.
MUSEOAK ISTEN DIRENEAN...
Lourve museoa
isten dutenean... Mona Lisa koadroak ihes egiten du museotik eta Atelo
diskotekara joaten da.
Baina atzoko
gaua ezberdina izan zen. Hau da gertatu zena:
Zortzietan
Belanok, museoko zaintzaileak, museoa itxi eta alde egin zuen.
-Joateko ordua!
-esan zuen Mona Lisak nahi gabe garrasika.
-Nora
zzoazz?-galdetu zion Venus De Milok.
-Am em, inoga
ez...-Mona Lisak.
-Niri ezz
didazzu zziria sartuko!-Venusek.
-Uff... Pelma
galanta zaga! Arkakusoa bezalakoa!-Mona Lisak etsita-Diskotekaga noa.
-Bingo nik
nahi nuena!-Venusek.
Atelo
diskotekarantz abiatu ziren eta bertan Doriforok kaixo esan, hauek erantzun eta
dantzan hasi ziren baina iada zortziak ziren eta ziztu bizian, Lourvera itzuli
ziren tunel sekretu batetik.
Zaintzailea
normalean baina goizago iritsi zen eta Venus eta Mona Lisa ez zeudela ikustean,
alarma piztu zuen. Museoan zegoen Terotaktido batek hori ikustean hegan
mantentzen zituen sokak askatu eta abixatzera joan zen.
-Aizue
zaintzaileak alarma piztu du!-Terotaktidoak.
-Ai ene! Ba
bota zuge hauts magikoak eta goazen-Mona Lisak.
-A zer nolako
ideia ona! Txipi ta txapa!-Terotaktidoak, eta hauts magikoak bota zizkien.
Poliziak
etorri bitartean, Venus de milo,La
Mona Lisa eta terotaktidoa haien postuetara itzuli ziren.
Momentu horretantxe iritsi ziren poliziak.
-Hemen daude
denak! Zu oso txoroa zaude!-esan zion polizia batek zaintzaileari.
Gau hartatik
aaurrera Mona Lisa askoz isilago joan zen diskotekara eta ez zitzaizkion
horrelako gauza gehiago gertatu geroztik.
Olatz Gonzalo 6.B