2014(e)ko otsailaren 25(a), asteartea

Txontxongilo saioa!!





Gaur goizean 2. mailakoek, Enkarni Genuaren bisita izan dugu. Txontxongilo saio polit bat eskaini digu.
Argi izeneko neskatila batek itsas barrenera bidaia egin du eta itsasoa eta lurra zaindu behar ditugula erakutsi digu.
A, eta eskerrak ematen ere!!!
Ikaragarri ondo pasa dugu !!!!
 

2014(e)ko otsailaren 24(a), astelehena

Ez dut denborarik ikastolarako



Ez dut denborarik ikastolarako

“ Ez dut denborarik ikastolarako ” dio Xabierrek. Egunean 8 orduz egiten dut lo, dena batuta 122 egun urtean, kontutan hartuta noski, egunak 24 ordu dituela. Larunbat eta igandean ez dago ikastolarik, 104 egun urtean guztira. Udan 60 egun ditugu jai. Egunero 3 ordu behar ditut jateko..., hau urtean 45 egun baino gehiago da. Eta gainera, gutxienez 2 ordu behar ditut egunean jolasteko..., guztira 30 egun urtean.
Guzti horren batura 361 da.

Loa ( ordu egunean)           122 egun
Larunbat eta igandeak       60 egun
Udako oporrak                   60 egun
Otordua (3 ordu egunean)  45 egun
Jolasteko                           30 egun

            Guztira         361 egun
Hara hor, 4 egun bakarrik geratzen zaizkit gaixotu eta ohean egoteko. Ikusten? Ezin dut ikastolara joan.

Zer gertatzen da? Zer akats egin du Xabierrek?

Kaldereroak

A ze zortea izan genuen eguraldiarekin, txokolatea earra e?

Ongi etorri

Kaixo, ongi etorri!!!!
Blog honetan Langile ikastolan egiten ditugun lan, argazki, bideo... ikusteko aukera duzue.
Primerakoa ezta!!!!