2014(e)ko maiatzaren 26(a), astelehena

Lagun nazakezu

Urte honetan Langile ikastolako web orrian blog bat jarri dutenez, nik  Auritzek, 6.mailakoak Fermin Muguruzaren “ Lagun nazakezu ” abestia aukeratu dut blogean jartzeko.

Lagun nazakezu  (Fermin Muguruza)


Norbaitek idatzi
Zuen nire izena
Bala batean
Bizi naiz mehatxupean

Ikasi behar dut
Lasterkariaren
Bakardadearekin
Elkarbizitzen

Amildegiaren ertzean
Ibili ohi banaiz
Labanaren ahoan
Ez dut desorekatu nahi

Lagun nazakezu?

Buruonesleaz
Erabat sinistuta
Dena emanda
Berriro zuregana

Sosegurik ez dakar
Autoerretzeak
Eta desesperantza
Autosuntsidurak

Amildegiaren ertzean
Ibili ohi banaiz
Labanaren ahoan
Ez dut oreka galdu nahi

Lagun nazakezu?
Beranduegi ez bada
Lagun nazakezu?
Behar zaitut eta


2014(e)ko maiatzaren 22(a), osteguna

Coca Cola

Kaixo:

 Ni Ander Fernández naiz 6.mailakoa. Euskeran, hitzaldi bat egin behar nuen eta nik Coca-Cola edaria aukeratu nuen. Power-point honekin coca-colaren informazio pixka bat emango dizuet. Espero de gustatzea. Agur eta beste bat arte.


2014(e)ko maiatzaren 15(a), osteguna

Gabriella

Bazen  behin, Gabriella izeneko neskato bat Urnietan bizi zena eta pultxerak  egitea gustatzen zitzaiona.
Egun euritsu batean, amarekin dendara joan zen soka batzuk erostea. Dendan, soka bakarra zegoen, eta nahiko itsusia zen kolore hori. Amak Gabriallari honela esan zion:
-Oso itsusia da kolore hori!
- Baina ama! –Beste kolorekin ondo geratuko da!-esan zion Gabriellak-
Azkenean erosi egin zuten soka. Pultxerak egitekoan soka guztia erabili zuen. Egitan, bai ondo geratzen zela kolore hori beste koloreekin! Bukatu zutenean, etxera joan ziren.
Hurrengo egunean, neska ikastolara iritxi zenean denek esaten zioten asko gustatzen zitzaiela pultxera. Pixkanaka, pultxera geroz eta jende gehiagori gustatzen zitzaiela ikusi zuen Gabriallak. Denak horrela esaten zioten:
Egingo didazu bat?-eta berriro errepikatzen zuten.
-Bai! Eta behin eta berriro eskatzen zioten beste bat egiteko.
            Azkenean Gabriella aspertu egin zen eta esan zuen:
-Nahikoa da! Ez diot inoiz gehiago egingo pultxerarik inori! Inoiz ez!!!
            Esandakoa egin zuen Gabriellak, eta handik aurrera ez zuen pultxerarik egin.


                                                           NAIA  UGARTE GILLIS

Baloi hegalaria

            Beñat futbolean oso ona zen, baina ez zeukan ekiporik. Hernanik, bere urteko lehen partidu garrantzitsua jokatzen zuen, eta bera irratia entzuten ari zen, eta azkazalak jaten hasteko gogoa zeukan.
-Aaaaaaaaaaaaaaaa!!! ze nerbioak! laster hasiko da 2022 ko futbol kanpeonato jubenila.
-Lasaitu Beñat.-esan zuen norbaitek bere ondoan.
-Jada hastera doa partidua!
Bat-batean irratian zera entzun zen:
         Kaixo: Ni Juan Jose naiz, eta gaurko partiduaz informatuko zaituztet, baina aurrena informatzen didate Hernaniko jokalari bat lesionatu egin dela. Beraz, jokalari baldin bazara eta nahi baduzu jokatu partidu honetan, deitu  999 999 999 telefonora.
Orduan, Beñatek ziztu bizi batean deitu egin zuen telefono hartara, eta 5 minututan han zegoen estadioan.
Gero, partidua bukatzear zegoela, hobeto esanda, 12 minutu falta zirela, kanpo erditik bota zuen baloia, eta hain altu bota zuen,  estadio kanpotik ere ikusi egiten zela. Eta estadio kanpoan zeudenak garraxika esaten zuten:
-Baloi bat hegan, baloi bat hegan !!!!!
Eta mexikanoak berriz ohiu egin zuten:
-Ole wuakamole!
Ondoren baloiak lurra jo baino lehen, entzuten da:
-Gol gol gol gol gol!!!!!!! Hernaniren gola.
Hernanik gol horri esker irabazi egin zuen, eta Beñat kontratatu egin zuten.
Handik aurrera Hernani izan zen bere ekipoa, eta oso ondo bizi izan zen.



                                   Ekhi Martinez                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                      

2014(e)ko maiatzaren 9(a), ostirala

Arrantzan

Gaur errekako eta itsasoko kainaberen arteko desberdintasunak ikasten aritu gara. Oso ondo pasatu dugu.



2014(e)ko maiatzaren 6(a), asteartea

LH5. maila Baigorrin (Oronozia)

Apirilaren 28, 29 eta 30ean Oronoziako aterpetxean izan ginen. Hemen bertan egin genuen iharduera baten argazkitxo polit hauek.

Oso ongi pasatu genuen.